ImageChef.com

jueves, 13 de octubre de 2011

ZER DA AUTISMOA ?

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. 1960. Urte arte mediku, psikologo edo irakasle espezializatuak  ziren pertsonez gain, oso jende gutxik entzuten zuen ume autistei buruz zer edo zer. Baina azken hamarkadetan ume hauen arazoak ikerketa eta eztabaiden objektu izan dira.
1943 an Leo Kanner psikiatra iparamerikarrak, sindromea “haurren autismoa” izenarekin deskribatu zuen, “haurren psikosia” azaldu nahian. “autismo” hitza autos Grekotik dator eta norbera esan nahi du. Hitz hau Bleuler-ek lehenengoz erabilia zuen arren 1911.urtean, lehen esan dugun moduan Kanner izan zen honen aitzindaria.Kanner-ek hitz hau erabili zuen Umeek eurengan oso kontzetratuta pasatzen zutelako aldi bat eta ez zuten beste pertsonengan interesik erakusten. Hala ere, kontzeptu hori aldatzen joan da eta gaur egun autismoa “ garapenaren alterazio ebolutiboa hitzezko eta keinuetako komunikazioan, interakzio sozialean, etb. zailtasunak  ematen dituena. Autismoari buruz egindako ikerketak hainbat izan dira, Kanner-ek 1943an, autismoa definitu zuenetik. Hala ere hainbat dago egiteko eta ikertzeko gai honi buruz. Egin diren ikerlanen porrot etengabea sindromearen etiologiarekin ematea da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario